XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eroaleak eta Isolatzaileak: Beren jokaera elektrikoagatik, materialeak bi sailetan bana ditzakegu eroaleak hots, karga elektrikoa eroan dezaketenak eta isolatzaileak (dielektrikoak), hori egiten ez dutenak.

Karga libreen eramaile asko duten materialeak (metalak adibidez) eroaleak dira.

Eramaile hauek, (gehienetan elektroiak dira) materiale eroalearen barrendik higitzeko ahalmena dute, eta materialearen barruan eremu elektriko bat dagoenean, nahiz eta oso oso txikia izanik ere, higitu egingo dira.

Mugimendu hori, eremua dagoen bitartean jarraituko da.

Beraz, kanpotik eroalean energi iturri bat ezartzen badiogu, eta iturri horrek eremu bat sorrarazten badu, eramaile libre horik higituko dira eta elektra korronte bat osatuko dute.

Dielektrikotan aldiz, nahiz eta zatiki kargatuz osaturik egonda ere, zatiki horik oso finko daude beren molekuletan.

Eremu elektriko bat ezarritakoan, zatikiek beren posizioa piska bat aldatuko dute; baina ez dute beren molekuletatik ihes egingo.

Hori gerta dadin, isolatzaileak dielektriko huts hutsa izan behar du; eta hori ez da gertatzen.

Erabiltzen diren isolatzaileak edo dielektrikoak, eroaletasun pizka bat izango dute; hau da, dielektriko tipiko baten eroaletasuna eroale on batena baino 1020 aldiz txikiagoa dela.

Eroaletasunaren diferentzia, guztiz handia da, eta maiz, zera esan ohi da; dielektrikoak ez direla eroale.

Zenbait materiale (erdieroaleak, elektrolitoak) eroaleen eta dielektrikoen artean daude (ezagugarri elektrikoen aldetik, behintzat).

Hauek, eremu elektriko estatiko batetan ia eroaleak bezala portatzen dira: baina, beren erantzun transitorioa pizka bat geldiagoa da.